Archivo de la categoría Historikoa
John Ford bizirik

Arestian berrikusi dut HOW GREEN WAS MY VALLEY (1941) eta, betiko emozioak sentitu eta gero, berriro pentsatu dut John Forden talentu handiari buruz, baita bere pentsamendu tradizionalistaren inguruan aspaldi dagoen eztabaidari buruz. Baina Forden filmak arte-lanak dira bere baloreak unibertsalak direlako, egin ziren garaia aldi berean kontuan hartuta eta ahaztuta.

