Historia dira dagoeneko

Hopper joan zen ere

Duela gutxi Dennis Hopper joan zen eta berarekin 70 hamarkadako zinearen ikono handi bat. Aitzaki ona da dokumental hau komentatzeko, EASY RIDERS, RAGING BULLS. Oraindik estatuan ez dago salgai baina interneten bidez aurki dezakezue Inglaterran edo Estatu Batuetan. Zinta MOTEROS TRANQUILOS, TOROS SALVAJES liburuaren moldaketa dugu.

Liburua benetan gomendagarria da gaur egun klasikoak diren jatorria ezagutzeko. Coppola, Lucas, Spielberg eta ahaztuak izan diren beste batzuk (Bogdanovich, Rafelson…) agertzen dira orrialde hauetan, Peter Biskind-en eskutik. Liburu luzea da baina azkar irakurriko duzue, arnasa hartu gabe. Horrela, adibidez, ulertuko duzue Margot Kidder aktorearen garrantzia (nahiz eta pelikuletan bakarrik SUPERMAN sagan gogoratu) zinemagile asko lotzeko eta bultzatzeko. Hollywood berri baten igoera eta geldialdiaren berri izango duzue, “barruko historia” ezagutuz.

Liburua

Dokumental, berriz, ez da hain interesgarria liburua irakurri baduzu. Bakarrik balioko dizu zenbait aurpegi kokatzeko eta zuzenean Bogdanovich, Cybill Shepherd, Richard Dreyfuss eta beste batzuen gaurko hitzak entzuteko. Baina erritmo motela dauka, sinplegia eta azpiko “korronteak” ez dira nabaritzen. Elkarrizketen bilduma bat da soilik, bata bestearen atzean eta faltan botatzen dugu egileen interpretazio gehiago. Beraz, bakarrik liburuei alergikoak bazarete gomendatzen dizuet.

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta