FilmoDylan
![]()
Duela gutxi ikusi nuen lehenengo aldiz Bob Dylan zuzenean (Azkena Rock festibalean, Gasteizen), baina bere musikaz aparte, zenbait liburu eta filmeak eman didate pertsonai honen berri. Lehena NO DIRECTION HOME (Martin Scorsese, 2005) izan zen. Bere elkarrizketak eta artxibozko filmazioak hurbilketa ona dira musikariaren ibilbide koherentea birpasatzeko. Inoren ikurra izan nahi ez zuen sortzaile bat.
![]()
Todd Haynesek zuzendu zuen I’M NOT THERE (2007). Benetan interesgarria, asko gustatu zitzaidan Dylanen ehun aurpegiak aurkezteko modu hau, aktore, estilo eta aro desberdinekin. Gaur egun film musikal bat egiteko beste bide bat. Hala ere, musikariari buruzko adituek askoz gehiago gozatuko dituzte pelikularen erreferentzia guztiak. Bereziki aipatu behar dugu Cate Blanchetten haragipena, interpretazioa baino. Garai horietako Dylan ikusten dudan bakoitzean Blanchett ikusten dut.
Hemen ere duela gutxi egin zen LAS HUELLAS DE DYLAN (Fernando Merinero, 2006). Filmaren abiapuntua Espainian zeharreko kontzertu gira bat da. Aitzaki horrekin zenbait “dylaniten” iritziak eta sentimenduak aurkezten dizkigute. Pablo Carbonell, Amaral, Joaquin Sabina, González-Sinde (ministro izan baino lehen, uste dut) elkarrizketatuen artean daude. Zale amorratu baten dokumentala, telebistako estiloaz filmatuta.
Todavía no hay comentarios. Se el primero.
Publica una respuesta
