AIR DOLL, samurtasuna morboa baino
![]()
Ez, nahiz eta Japoniatik etorri puzgarri panpin baten film hau ez da zinta fetitxista edo morboa sustatzen duenetariko bat. Ia ia kontrakoa. Bere zuzendariak, Hirokazu Kore-eda, manga honen istorio hau aukeratu zuen ziuraski gaurko gizartearen baloreak hitz egiteko balio zuelako. Bai, badago mezua AIR DOLL-en, baina ez beldurtu. Noizbait sinplegia izan daiteke sinbolismoa, bihotz baten bila doan panpina hutsik dauden gizakien artean. Baina filmak beste erakargarritasun handiak dauzka.
Panpin koitaduak Charloten antza dauka. Ume baten begirada, bere lehen hitzak besteenak kopiatuz ateratzen ditu (eta askotan filma ia ia mutua da, musikaz aparte). Bere harridurak gure munduaren irudi bat sortzen du ikusleengan, baina bere amodiozko istorioa lanaren beste adarra da. Eta istorio honek zintaren irudi onenak oparitzen dizkigu, ridikuloa saihesten eta magia pixka bat lortzen. Ekialdeko zinemak berriro azaltzen du nola nahasketa harrigarriena den posible.
Ez, AIR DOLL ez da film borobila, eta egia da mezu humanista argi geratuko litzateke agian metrai gutxiagorekin…Bere goibeltasunak beste batzuk molestatuko ditu, baina ni bere minutu ederrek konbentzitu naute.
Â
Todavía no hay comentarios. Se el primero.
Publica una respuesta
