LET’S GET LOST, Jazzaletasuna

Lets get lost

Posible al da jazz-zinea? Zine libre bat, musikaren erritmora? Galdera sakona da, badakit. Baina egotekotan, LET’S GET LOST han barruan egongo litzateke, hori ziur. Bruce Weber argazkilariak 1988an omendu zion Chet Baker musikariari zinta honekin. Eta orain posible da lortzea dvd edizio eder batean (Avalon-Fnac).

Chet Baker filma estreinatu baino lehen hil zen, hotel bateko leihotik erori eta gero, drogen menpe. Han bukatu zen bere magnetismoz betetako bizitza. Beste artista madarikatu batena. Jazza naturala zen gizon batena. Musika inoiz ikasi gabe Bakerrek oraindik bere abesteko eta tronpeta jotzeko eraz sorgintzen gaitu.

Zuribeltzez filmatuta, lan honek musikaria harrapatzen du bere beherakadan, baina, hala ere, bere xarma han dago. Iragana argazki zaharren eta musikaren bidez agertzen da, lagunen eta familiaren deklarazioetan ere bai. Baker eta bere lana hobeto ezagutzeko gogoak ematen dizkigu, baina ez da dokumental sinplea, artelan propioa baizik. Edertasun malenkoniatsuaren maitaleak, ez galdu LET’S GET LOST!

 

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta