Beste bideak euskal zinerako

80 egunean

Heldutasuna, zentzumenez guztientzako film bat egiteko gaitasuna, benetako narratibo arrazoiengatik euskaraz filmatutako lan bat…Gozamena, hori da 80 EGUNEAN.

Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren lehenengo fikziozko zinta osagai klasikoez eginda dago. Eskuliburuzko gidoia eta egitura du, baina josturak ikusten utzi gabe. Euskadiko bi emakume helduen arteko amodio istorio hau arriskutsua zen oso, tv-movie txar bat bihurtzeko.

Hala ere, topikoak saihestu dituzte zinegileek. Senarraren pertsonaia, adibidez, ez da bere emakumearen bizitzaren zapaltzaile sinplea. Edo agian bai. Filmak ez digu bere ikuspuntua inposatzen, trama barruan dauden gaiak eztabaidagarriak dira. Eskertzekoa da hori, eta are gehiago visualki ondo kontatuta badago.

Senarra

Badaude eszenak benetan politak. Ez dugu gehiegi kontatu nahi, baina mesedez erne egon irlako elkarrizketari, adibidez. Soberako plano gutxi, erritmoa istorioarekin ondo lotuta. 80 EGUNEAN ez da gordinezko melodrama ezta azukre pastela ere. Garañok eta Goenakak begirada barea nahiago dute.

Istorio hau Euskadin kokatuta dago eta euskaraz sentimenduak azaltzeko (eta ez azaltzeko) erak bere garrantzia dauka, baita heldu batzuen bizimoduak ere. Baina filma guztiz unibertsala da. Bihotz bihotzez gomendatzen dizuet 80 EGUNEAN ikustea. Amenabarren filma izango balitz, Goya sari guztiak irabaziko lituzke. Ez ditu behar, baina publikoaren arreta merezi du, hemengoak eta edonongoak.

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta