Klaustrofobiarik bai? Ez ikusi

Shutter Island

Zineman ikusi ditudan azken bi filmak “zuzendari zinema” dira, muntaketa, filmaketa, erritmoa, ikuspuntua…trebetasun horiek lortzen dute ikuslea harrapatzea. Errudunak Kathryn Bigelow (EN TIERRA HOSTIL) eta Martin Scorsese (SHUTTER ISLAND) dira. Niretzat sorpresa gehiago dauka lehenak eta gehiago estimulatu nau. Scorsesek bere betebeharra egiten du, beti bezala, baina ez da bere film onenetariko bat.

EN TIERRA HOSTIL lanak zineman gerra kontatzeko erritmo propio bat lortzen du. Baina ez pentsa, ez da ere LA DELGADA LINEA ROJA. Hasieran, BLACK HAWK DOWN ematen du, baina laster ikusiko dugu sekuentzia bakoitza erronka desberdin baten moduan. Protagonistak Irakeko lehergailuak desaktibatzeko era bilatzen dute eta Bigelow zuzendariak misio horretan guri nola ez aspertzea, monotonia saihezten. Militarrei basamortuko zelata bat, adibidez, benetan hunkigarri bihurtzen da filmatuta dagoen abiadura (edo gelditasuna) bereziagatik. Film zenbait misioz osatuta dago bakarrik,bakoitza ia denbora errealan kontatuta, 24 telesaila oroituz, suspense sortzeko eta pertsonaien egoerarekin gu hobeto identifikatzeko. Oso gomendagarria, benetan, zinemako “beliko” generoa hilda zegoela pentsatzen bazenuten.

The hurt locker

Scorsesek jarraitzen du jo eta ke. Ez dakigu dagoeneko beste lan maisuak lortuko duen, baina gutxienez hemen dago gaurko industriari duintasun pixkat ematen, Spielberg bezala (Coppola bueltatzen saiatu da, baina mahastiak nahiago, eta beste batzuk bidean geratu ziren). SHUTTER ISLAND film entretenigarria da, baina niri INFILTRADOS sendoago eta interesgarriagoa iruditu zitzaidan, nahiz eta gangster munduarekin jarraituz. Berrian espetxeak modan daudela eskenatoki bezala egiaztatzen dugu berriro (UN PROFETA, CELDA 211..). Giro hau suspensez eta tranpaz betetako jolasa bat eraikitzeko balio dio zuzendariari. Zinema klasikoari keinuak (Hitchcock, Fuller…) han daude eta ederto sartutak. Gainera, Scorsesek ia lehenengo aldiz “nabaritzen diren” efektu digitalak erabiltzen ditu errekurtso adierazkorra bezala, protagonistaren zenbait amets eta aluzinazio irudikatzeko. Baina efektuak bere estilo propioa inoiz jan gabe, ez kezkatu. EL CABO DEL MIEDOren hurbil dago hau, gore kutsu eta pertsonai beldurgarriak barne, baina bere xarma azalpen gehiegi emateagatik galtzen du. Scorsese jauna, gaurko ikusleak ez dira leloak (edo agian ekoizleek pentsatzen dute baietz).

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta