Quentin…8;Woody…7

Beti kexatzen gara iparamerikako film onak ez daudenez karteldegian. Ba, oraintxe bi egile ospetsuen azken lanak ditugu eskura. Bere erara biak zinemagile independienteak dira, Quentin Tarantino eta Woody Allen, alegia. Nahiz eta aurrekontu desberdinak erabili edo arazo handiago edo txikiago eduki, biek besteen errespetua daukate eta ia nahi dutena egin ohi dute.
Bien azken filmak gozatu ditut arrazoi desberdingatik. MALDITOS BASTARDOS zintak espero nuen baino gehiago eman dit, benetan zuzendari trebe baten makinaria. Hemen garrantzitsuena suspensea da, “suspenseko” filma dela batez ere esango nuke nik, eta Hitchcock harro egongo litzateke. Sekuentzia gehienetan mahai baten inguruko suspensea, kamera eta hitzekin miragarriki eramanda. Memento hoietan Tarantinok dauka ardura, baina askotan ere aktore izugarri horrek, Christoph Waltz, nazi koronel krudela. Haiek gidatzen dute barneko erritmoa, ikusleen tentsioa. Ez naiz batere aspertu, bukatu eta gero berriro ikusi nahi nuen eta aho zabalik geratu naiz une batzuetan. Parodia, drama eta biolentzia ondo nahastuta daude eta Tarantinok egindako film onenen artean jarriko nuke nik hau. A. eta mesedez azpitituludun bertsioan ikusi edo itxaron dvd eduki arte, bestela filmaren grazia handi bat galduko duzue (kasu honetan bereziki, benetan).

Woody Allen-en kasua, espero nuen gauza bera eman dit. Hobeto esanda, lehen espero ohi genuena. Woody Allen bere formula ezagunenara bueltatu da. Pertsonai intelektual bat munduaz kexatzen, arazoak maitasunarekin (eta gazte batez maiteminduta), baina umorearen poderioz dena konponduko da. Edo behintzat, hobeto eramango dugu zama, SI LA COSA FUNCIONA. Bizitza eta zinemaren esperientzia film dibertigarri bat egiteko, beste pilula baikor bat bere filmografian. Ez dakit honekin fan berriak lortuko dituen Woody-k, agian gaurko ikusleek hitzez oinarritutako komediak ez dituzte gustuko, eta bakarrik bere zinema ezagutzen dugunok gozatuko dugu. Bai, asko hitz egiten dute bere pertsonaiek, beti bezala, baino ondo eta zorrotz. Gainera, Larry Davidek primeran antzezten du Woodyren estereotipoa, ez dugu Woody bera faltan botako.
3 Comentarios
Publica una respuesta

Josemi, “Gauekoak” zeramana baldin bazara eskertuko nizuke nirekin kontaktoan jartzea.
Ondo izan!
J.
kaixo,jabier
sentitzen dut, baina ez dut zure kontaktua ikusten idazteko…nahi baduzu, e-mail bat bidali cineffo@gmail.com helbidera.
aio
Josemi: soy Fernando. Nos conocimos en la UPV, estudiando Periodismo. Era amigo de Julio y de Jorge, con quienes perdà el contacto. Necesito contactar contigo para un tema de gran interés sobre investigación cinematográfica. Gracias y un saludo