Donostiako Zinemaldia 2009: bihozkadak

Ezer baino lehen, esango dizuet Donostia bezalako zinemaldi batean film “zailak” ikusten saiatzen naizela. Estreinatzeko sailak, esan nahi dut, edo gero dvden ateratzeko zailak. Berritasunak ezagutzeko zinemak daude gero, eta askotan lasaiago gozatzeko. Horregatik, denbora soberan ez badaukat, ez dut ikusiko INGLORIOUS BASTARDS edo horrelakorik.
Salbuespenak salbuespen, Sail Ofizialean Espaniako bi film interesatzen zaizkit: LOS CONDENADOS eta LA MUJER SIN PIANO. Estatuko bi zuzendari interesgarrien artean daude Isaki Lacuesta eta Javier Rebollo, duda barik. Hemengoak dira Alvaro Pastor eta Antonio Naharro ere. Bere laburmetraiak ikusi ditut eta uste dut zentsumen berezia dutela. Ea zer egin duten YO,TAMBIÉN filman. Lasterketan aipatuko nuke ere Atom Egonanen CHLOE agian.
Errepikatuko dut. Hauek dira nire bihozkadak edo aurreikuspenak, programa ikusita, zuzendari batzuk ezagutuz edo dauzkadan erreferentziengatik. “Zer sarrerak erosiko nituzke nik?” galderari erantzun bat. Zabaltegin, Perlak sailan, nahitaezkoa izango da Hanekek egindako azkena, LA CINTA BLANCA (baina hori zineman estreinatzea espero dut);PRECIOUS lanak arrakasta handia lortu zuen Sundance zinemaldian, YUKI AND NINAk kritika onak lortu ditu, eta Terry Gilliamen azken zoramena, THE IMAGINARIUM OF DR.PARNASSUS, ikusi behar da. Bera etortzen bada, hobeto.

Zuzendari berriak beti misterio bat dira, baina haien artean ziuraski MÀSCARES ikusiko dut. Jose Maria Pou aktoreak Orson Wellesi buruz egin duen lanaren inguruan datza, eta zuzendariek lan ona lortu zuten LA DOBLE VIDA DEL FÁQUIR dokumentalarekin. Bereziak sailan, bi dokumental desberdinek daukate nire arreta: THE SHOCK DOCTRINE, politikoa, eta WHEN YOU’RE STRANGE, The Doors taldeari buruzkoa.
Bukatzeko, nahiz eta Richard Brooks zuzendari interesgarria izan izan, aurten batez ere sail bakar batean ikusiko nauzue, Kontrauhina,Frantziako zinema berriena-n hain zuzen ere. Gutxienez hamarkada bat film dira ezinbestekoak niretzat. Haien artean, ROIS ET REINE, AVIDA eta RESSOURCES HUMAINES aipatuko dut bakarrik. Ikusi ditudan artean, gomendatuko nuke ÊTRE ET AVOIR edo DE BATTRE MON COEUR S’EST ARRÊTÉ. Ondo pasa!
Todavía no hay comentarios. Se el primero.
Publica una respuesta
