Anticristooo!

Barkatu didazue izenburuaren txantxa, baina ezin dut ahaztu MUCHACHADA NUI programaren mutilek Lars Von Trierri buruz egin zuten parodia (hemen aurkituko duzue). ANTICRISTO ikusi baduzue duela gutxi, bota begirada bat umorezko bideo horri eta agian zuen animoa hobetuz joango da.
Bromak aparte, niri, beti daniar zuzendari zoro honen kasuan bezala, filma interesatu zait eta noizbehinka benetan hipnotizatu nau. Gaur egun sorkuntzaren pedantekeria ez dago modan zenbait hedabideetan eta zenbait kritikariengan, baina ez da izango ausardia eta bizkortasuna ere ez daudelako ondo ikusita? Badakigu Von Trier pedante eta snob hutsa dela, baina zinemagile apartekoa ere bai. Beste batzuk joan nahi ez duten lekuetara joaten da, eta askotan ikusleentzako esperientzia desberdinak lortzen ditu.
Kasu honetan horrela gertatzen da ere. Mesedez, oso seriotzat ez hartu ANTICRISTO. Japon edo Koreako zuzendari baten lana izango balitz izugarrizko kritika onak irakurriko genituzke: begirada makurra, edertasuna irudietan…Ba, Von Trierrek ere merezi ditu kalifikatzaile horiek, zergatik ez? Europarra delako? Bere diskurtso pertsonalagatik?

ANTICRISTOren azken tituluetan agertzen dira lanpostu hauek: “misoginia aholkularia”, “horror movies aholkularia” eta “sorginen aholkularia”. Zenbait osagai gustiz desberdinak, ezta? Nik uste dut lan honen zati handi bat beldurrezko film bat dela, Von Trierren erara eginda. Zigorkaria, biktima, pertsekuzioa…ia ia Sam Raimiren lan ganberroenen antzekoa. Duela gutxi, Larsek bere komedia egin zuen, EL JEFE DE TODO ESTO, eta gogoratu aspaldi THE KINGDOM telesaila sortu zuela ere. Kapitulu haiek gore, surrealismo eta “mal rollo”z beteta zeuden dagoeneko.
Beraz, nik ez dut ANTICRISTO gomendatuko mundu guztiari, baina Larsen ikusizko mundua interesatzen bazaizu, gauza berriak aurkituko dituzu hemen. Eta zure lagunekin eztabaidatzeko aitzaki bat ere.
Todavía no hay comentarios. Se el primero.
Publica una respuesta
