LA CUESTION HUMANA

Egia da, azken hilabeteetan zenbait film europar interesgarriak ikusten ari gara. Eta ez zinemetan soilik, hau laster aterako da dvd-ean (jakin dezazuen zuen hirian eman ez badute). Frantziatik datorkigu LA CUESTION HUMANA, Nicholas Klotz-ek zuzendua, eta udaren erdian oasi bihurtu da karteldegian eta kritikari helduentzat.
Film on bat da, baina agian ez batzuk esaten ari diren moduan, “kolosala eta monumentala”. Hau bezalako gauzak esateko joera ikusten dugu gai “garrantzitsu” bat jorratzen denean, eta hau da kasua. Kapitalismo krudela eta Europako historia nahastuta, intelektual kutsu bat, duda barik. Ez pentsa, niri oso interesgarria iruditu zait filma, baina kontuz zenbait snobismoekin ere!
LA CONDICION HUMANA lan zorrotza da, klaustrofobikoa, kolore tristez filmatuta. Baina bere istorioak estilo hori eskatzen du eta horregatik oso koherentea da. Protagonista, enpresa handi baten giza baliabideen teknikaria, ikerketa bat egiten ari da bere nagusiari buruz. Eta ibilbideak beraien metodoen aurrean jarriko du bere burua, ezin jazan arte. Asko hitz egiten da hemen, baina hitzek ekintz krudelak ezkutatzen dituzte, eta hemen dago filmaren gako bat, hain zuzen ere. Gaurko mundu garatuaren etika (edo etika falta) ezagutzeko gomendatzen dut baina, hori bai, tentu indartsu batekin ikusteko.
Todavía no hay comentarios. Se el primero.
Publica una respuesta
