Scorseserekin zinema ikasi nahi?

La Dolce Vita

Martin Scorsese, zinemagile handia izateaz gain, zinefilo handia dugu. Bere filmetan argi uzten du, baina hau bezalako lanekin ere. Espainian posiblea da dvd-ean bat aurkitzea, EL CINE ITALIANO SEGÚN SCORSESE, hain zuzen ere. Eta gehiago nahi baduzue, British Film Institutek beste bat argitaratu zuen Hollywoodeko zinemari buruz, A PERSONAL JOURNEY. Biak gustiz gomendagarriak dira.

Scorsesek oso ondo hitz egiten du zinemaren inguruan, maitasun eta jakituriaz. EL CINE ITALIANO dokumental sailean bere haurtzaroko zirrarak (gogoratu Scorsese italiar jatorrizkoa dela) aditu baten ezagutzarekin nahasten dira. Lau ordutan neorrealismoa, Fellini, Visconti…italiar zinemaren urrezko garaiak birpasa ditzakegu. Agertzen diren filmak ikusi baditugu, agian zuzendariak zerbait berria aurkituko du guretzat. Ikusi ez baditugu, gogoak agertuko dira, duda barik. Zenbait kasutan film osoa aztertzen da apurka-apurka zinemagile baten ikuspuntutik, baina barnean daukan ikuslea ahaztu gabe.

Gaur egun, dvd askotan gehigarriek filmak nola egin diren jakiteko balio dute. Baina beste askotan ez dute ezertarako balio eta bakarrik propaganda hutsa dira. Kasu honetan ikus-entzunezko manual bat dugu, luxuzko gidari baten eskutik. Aditu batzuentzat agian ez da oso sakona izango, baina ideia interesgarriak topatuko ditugu eta zinema historiari zati hauei hurbilketa on bat.

 

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta