BRUNO: Komedia ultrabeltza

Asko gustatu zait Nacho Vigalondok Sacha Baron Cohen-en BRÜNOri buruz egin duen kritika bere blogean. Gustiz bat nator berarekin eta benetan ondo adierazi du. Nik bakarrik kontu batzuk gehituko nituzke, filmarekin ondo pasatu dudala aparte utzita.
Argi dago komediante honen umorea ez dela publiko guztientzat. SOUTH PARK telesailaren parean kokatuko nuke nik, konplezu eta taburik gabe. Konstruktiboa ala gustiz deuseztazailea? Azkarra da, bai, baina nora doa? Helbururen bat al dauka? Behintzat, nire ustez, maskara asko desagertarazten ditu, eta gai sakon batzuk jorratu ere. Trakeskeriaren ikuskizun bat trakeskeri gaurko munduan. Eta komedianteak, betidanik egin duten moduan, ispilua jartzen du, gure huskeriak agerian uzteko.
Todavía no hay comentarios. Se el primero.
Publica una respuesta
