Ez dut MILLENNIUM ikusiko

Millennium

Zergatik? Bakarrik bigarren liburua irakurri dut, LA CHICA QUE SOÑABA CON UNA CERILLA Y UN BIDÓN DE GASOLINA (hori bai, izenburuak oso onak daude) eta aski izan da niretzat. Bai, entretenigarria, bai, arina, eta hori nahiko esatea da hainbeste orrialde edukiz…Beste ezer ez. Eta ez naute berriro harrapatuko hainbeste propagandarekin. Suspenseko istorio bat bizitzeko edozein telesail baten kapitulu bat ikusiko dut, gogoak edukiz gero.

Horregatik filma ere ez dut ikusiko. Gainera, itxura txarra dauka, edo, gutxienez, arruntegia. Baina, beno, kasu honetan pozik nago suediar zinema industriagatik (hau egotekotan). Orain arte, haiek lortu dute arrakasta, laster Hollywood-eko bertsioa etorriko da.

Baina egia esan haserre nago soilik liburu bati (edo hiruri) komunikabideek hainbeste orrialde eta hitzak oparitzeagatik. Liburu asko argitaratzen dira egunero eta kultur informazioa ikustea zaila da. Ala kasu honetan kultura ez ote?

1 comentario

  1. ane 23 de June de 2009 2:55 am

    Non zaude? Donostian? zure e-posta helbidea emango didazu?

Publica una respuesta