Zinema amaren bila

Azken hilabeteetan familiarekin lotutako film sakon batzuk estreinatu dira. Bai, betiko gaia da, baina ez dut uste kasualitatea izango denik. Oraintxe bertan karteldegian LA CAJA DE PANDORA eta STILL WALKING dugu. Biek iazko Donostiako Zinemaldian hartu zuten parte (eta lehenengoak sari handiak lortu gainera). Bi kasuetan pertsonai helduak aurkitzen ditugu bere familiari barrutik begira. Biek mina eta poza nahasten dute, bizitzan dauden moduan. Gertaera gogor batek lortzen du familia elkartzea, behintzat fisikoki. Eta ez zen gauza bera gertatzen UN CUENTO DE NAVIDAD zoragarrian?

Kasualitatez edo ez, pasa den astean VIAJE A DARJEELING ikusi nuen etxean, Wes Andersonek zuzenduta. Han hiru anaik bere ama bilatzen dituzte, baina beste kutsu batekin, arinagoa. Film guzti hauetan ama dago erdian, zergatik ote? Ez pentsa, ez dira familiari laudorio motelak, alde gogor eta ezkutuak erakusten dituzte ere bai. Turkiar (LA CAJA DE PANDORA) eta japoniar (STILL WALKING) artean nik bigarrena aukeratuko nuke. Sakonagoa iruditzen zait, Yasujiro Ozu klasikoaren oihartzunak ditu, eta gordintasuna, askotan gertatzen den bezala, alfonbraren azpian dago, familia protagonistak bere hildako semeari egiten dion omenaldiaren bazterretan.
Todavía no hay comentarios. Se el primero.
Publica una respuesta
