HISTOIRE DE MARIE ET JULIEN, zeluloidezko mamuak

Marie et Julien - Julien et Marie

Asteburu honetan Intermediok argitaratutako film honekin pasa dut bueltak ematen (Eta, bai, berriro bigarren eskuko eskaintza batean aurkitu nuen. Baina Jacques Rivette lan asko ezagutu nahi baduzue, argitaletxe horretara abiatu). HISTORIA DE MARIE Y JULIEN frantziar zuzendari beterano honek LA DUQUESA DE LANGEAIS (gure artean estreinatu zen azkena) baino lehen egin zuen. Zatika ikusi dut, bai, ez nekien zer egin berarekin, utzi ala jarraitu? Eta azkenik harrapatu ninduen.

Badakit Jacques Rivette garrantzitzua dela Frantziako zinearen historian, baina gure herrian ez da Godard edo Truffaut bezain ezaguna, eta txarto ikusi dira hemendik bere pelikulak. Nik orain barte bakarrik LA RELIGIEUSE eta CUMBRES BORRASCOSAS ikusita neuzkan. Baina HISTORIA DE MARIE Y JULIEN askoz gehiago harritu nau. Film honetan Emmanuelle Béart emakume misteriotsu bat da, ez dakigu nondik etorria erlojugile baten bizitzara. Ganbera istorio bat da hau, bakarrik bi protagonistekin eta beraien ondoan bi ahizpak, ia bere egoeraren ispilu moduan.

Baliteke hasieran erritmo motelaz nekatzea, ez dakigu eta nora abiatuko diren asuntoa eta azalpen gabeko azioak. Baina filmak denbora behar du dastatzeko, egin kasu. Haragizkoa eta espirituala aldi berean, maitasun erlazio honek zer ikusia dauka Hitchcock-en VERTIGO filmarekin (eta asko esanda dago honekin). Bukaeraino iritsiz gero, agian ez duzue ahaztuko.

HISTORIA DE MARIE Y JULIEN (Histoire de Marie et Julien) Frantzia, 2003. Zuz:Jacques Rivette. Antz: Emmanuelle Béart, Jerzy Radziwilowicz, Anne Brochet.(Intermedio)

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta