Eta ez duzue DEJAME ENTRAR ikusi?

Bikote bitxia

Beste sorpresa polit bat. Nahi baduzue, hau irakurtzeko, sakatu hemen pelikularen musika entzuteko, eta bere atmosferaren idei hobea izango duzue.

DEJAME ENTRAR suediar vampirozko filma da. Vampirozko film desberdina baina era berean klasikoa. Generoak gustoko ez badituzu, agian kostatuko zaizu sartzea, baina hala ere aitortu beharko duzu samurtasun berezia daukala. Ez da CREPUSCULO bezalako tontakeria bat, ezta EL PEQUEÑO VAMPIRO ere. Bai, Hollywood-ek dagoeneko eskubideak erosi ditu bere bertsioa egiteko, baina seguraski ez dute hobeto egingo. Mesedez, ikusi orijinala lehenago.

Elur artean

Estetikoki, guztiz ederra da filma. Bi haurren amodiozko istorioa elurrez betetako herri txiki batean gertatzen da, eta argia ezin hobea da odolaren kolorearekin nahasteko. Ez, ez dira irudi krudel gehiegi agertzen, baina agertzen direnak erangikorrak dira oso, baita beldurgarriak ere. Tomas Alfredsonek zuzendariak ederresmen haundiz egokitu du John Ajvide Lindqvist-en eleberria, eta fantasiazko zinema oraindik agortu gabe dagoela frogatzen du.

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta