Buñuel eta Rosales, bi psikopata bereziak

Las horas del dia     Rodolfito, el de Buñuel

Ez, ez dira haiek. Haiek zuzendutako bi filmen protagonistak baizik, jakina. Ia jarraian ikusi ditut biak dvd-en pasa diren egunetan eta post honetan lotzea erabaki dut. Biak ezohizko hiltzaileak direlako, ala agian kontrakoa? Arruntak agian, baina beraien egileen begiradak eta aurkezteko erak hiltzailearen figurari buruzko hausnarketa sortzen du gure artean.

ENSAYO DE UN CRIMEN Luis Buñuelek zuzendu zuen 1955ean, Mexicon, eta LAS HORAS DEL DÍA Jaime Rosales-ek 2003n. Oraindik alde luzea dago bi zuzendarien artean zinearen historian, bai, eta ez ditut konparatuko. Bi film interesgarriei buruz hitz egiteko aitzakia da, besterik ez.

Ensayo de un Crimen 

ENSAYO DE UN CRIMEN ia ahaztuta neukan eta berriro harritu nau Buñuelek, beti bezala. Hauek dira umorea eta  sakontasuna batera! Egileak psikoanalisiaren modaren parodia handia egin zuen, bai argumentuan bai irudietan. Gizonaren obsesio sexuala eta fetitxismoa bizkortasunez agertzen dira, baina emakumeak pertsonai gogorrak dira ere heldugabeko protagonistaren aurrean. Ez da argi geratzen hiltzailea den edo ez, eta hori da txantxa handiena. Izan duen haurtzaroari esker psikopata izatea posible da…edo ez. Histrionismoa, egoera barregarriak eta ironia asko mexicar Buñuel honetan.

LAS HORAS DEL DIA filmak ez dauka horrelakorik, ordea. Jaime Rosalesen lehenengo lanan LA SOLEDAD edo TIRO EN LA CABEZAn ikusi dugun estiloa agertzen zen dagoeneko. Minimalismoa, ascetismoa, nahi duzuen bezala. Musikarik gabe, plano finkoak, hitz gutxi…Arrunt ematen duen bizitza batek indarkeria eskutatzen du, indarkeria gizonengan arruntegia delako agian.

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta