Kim-Ki Duk, Dokumentalak eta british comedy

Aste santu honetan denbora izan dut zenbait film dvd-ean ikusteko, mota desberdinetakoak, apalean “aparkatuta” geratzen diren horietakoak. Inpresioak desberdinak izan dira ere:
BAD GUY (Kim Ki-Duk,2001). “Filmoteca Fnac” bildumak Koreako zuzendari honen film batzuk argitaratu ditu. BAD GUYÂ hau gustatuko zaizu HIERRO 3 edo LA ISLA maite bazenuen. Berriro muturreko amodiozko istorio bat. Mafioso bortitz batek neska “pijo” batez maiteminduta lortzen du neskak bere duintasuna galtzea, prostituta bihurtu arte. Kim Ki-Duk beste film batzuen agertzen diren gaiak eta ingurugiroak, beti poesia krudelaren bila. Iraupen egokia eta mementu interesgarriak, zuzendari honen estilo zaharra berreskuratzeko. (Ez, azken lanak ez dugu hainbeste maitatu, ez).
 
Espainiako bi dokumental ikusi ditut ere, bata ona, eta bestea…ez hainbeste (edo txarra, zergatik ez?).
Hasiko gara LA DOBLE VIDA DEL FAQUIR (Elisabet Cabeza y Esteve Riambau, 2005) zintarekin. Kritikak iritzi onak eman zuen estreinaldian eta Cameok argitaratu du. Oroimen historikoaren berreskurapenaren joeran kokatu dezakegu lan hau, baina beste kutsu bat ere dauka, zinemari lotuta. Gerra zibilaren erdian umezurtz eskola batean egindako etxeko film bat abiatze puntua da, han agertzen ziren umeak gaur egun elkarrizketatzeko. Film zaharraren irudiak, elkarrizketak eta narrazioa sentimenduz eta dotoretasunez konbinatuta daude. Iraganeko umeak gaur egungo ume batekin konparatzen dira irudiz, Joaquin Jordaren laguntzaz eta azkenik altxor bat aurkituko dugu gainera (eta ez dut kontatuko zer den, ikusi eta harritu).
Beste dokumentalak zinema du protagonista ere, CINEASTAS CONTRA MAGNATES (Carlos Benpar, 2005). Diptiko baten lehen zatia da, bigarrenak CINEASTAS EN ACCIÓN du izena. Helburua oso interesgarria da, zinemagileen eskubide intelektualak defendatzea ekoizleek edo telebistek egiten dituzten gehiegikerien kontra. Horretarako hainbat zuzendari ospetsuak agertzen dira hitz egiten publizitate edo formatueren aldaketei buruz, adibidez. Bai, laudagarria da asmoa, baina emaitza horren kontra joan daiteke, hain “hortera” izanda.Ez dago koherentzia irudietan, elkarrizketak gusturik gabe filmatuta daude, eta narrazioa gidatzen duen neska gogaitasuna bihurtzen da gehienetan. Eguneko telebistan ikus ditzakegu hobeto egindako erreportaiak. Pena da gai hau buruz hainbeste dokumenturik ez egon, eta honako hau hain “txapuzeroa” izatea.

Bukatzeko, “back to the british past”. EL HOMBRE VESTIDO DE BLANCO (Alexander Mackendrick, 1951) aspaldi argitaratua izan zen SO BRITISH izeneko bilduma batean. Horretan batez ere Britania handiko Ealing estudioak egindako filmak zeuden (eta orain merke daude salgai, gainera). Ekoiz-etxe honek arrakasta lortu zen bere garaian lan talde finko bati esker. Haien artean Alexander Mackendrick zuzendaria eta Alec Guinness aktorea, hain zuzen ere. THE LADYKILLERS filma, Coen anaiek sinatuta, Ealing film baten “remake” bat zen, adibidez. Zuriz jantzitako gizon hau “komedia soziala” deitu dezakegu. Umore fina da, ez dago gag handirik, irribarrea egoeratik ateratzen da. A, eta industrializazioari buruzko ziklo batean ondo geratuko litzateke, ehungintzaren atalean.
Todavía no hay comentarios. Se el primero.
Publica una respuesta
