GRAN TORINO: hiria ez da niretzako

Clint marmartia

Grrrrr…Gustatu zait Paco Martinez Soriarekin film baten izenburua erabiltzea. Bai, konparazioa ez da zentzugabekeri bat niretzat. Clint Eastwood-en pertsonaia GRAN TORINOn kontserbadorea da, lekuz kanpo eta gustatzen ez zaion mundu baten barruan, aldaketaz inguratuta. Ia ia espaniar aktoreak beti antzezten zuen moduan. Beste paralelotasun bat: komedia eta melodramako osagaiak. Bai, hau izan daiteke Eastwooden film barregarriena, behintzat azken norabide-aldaketa eduki arte. Protagonistaren portaerak, izan ere, ia ia aktorearen betiko estereotipoa parodiatzen du. Tonu horretan bereziki datza filmaren arraskata, dudarik gabe.

Gran Torino

Dena den, ez da Eastwooden film onena, baina bai agur interesgarri bat eta koherentea aktore moduan bere aurreko lanei begira… Eta ez dugu gehiago azalduko, ikusi behar duzue honi buruz hitz egiteko. Batzuei ausarta irudituko zaizue, beste batzuei motela, baina batzutan pertsonai bati agur esateko era onena ez da zaratatsuena. Esango didazue.

2 Comentarios

  1. Jorge 1 de April de 2009 7:09 am

    Aizu, zuzen nengoen: “My sister Eileen”-en… Jack Lemmon azaltzen zen!!! Eskerrak IMDB dugula gure dudak argitzeko… Gero arte!!
    Jorge

  2. Josemi Beltrán 14 de April de 2009 11:07 pm

    jaja, mila esker begiratzeagatik, Jorge. Gero eta zaharragoak gara eta memoria dagoeneko ez da berdina.

Publica una respuesta