Topaketak: CARLOS CONTRA EL MUNDO

Carlos contra el mundo

Beste film interesgarri bat bideoklub batean aurkituta, bigarren eskuko apaletan, euro eta erdi baten truke. Zer pentsatuko du zuzendariak hori ikusiz gero? Pena ala horrela da sorkuntzaren zortea? CARLOS CONTRA EL MUNDO izan da nire azken topaketa.

Film honek zazpi urte bete ditu dagoeneko, eta Chiqui Carabanteren lehen luzemetraia izan zen, BAILONGAS laburra egin eta gero. Carabante azken urteotan ageri diren andaluziar zinemagileetako bat da. Alberto Rodriguez, Santi Amodeo, Jesus Ponce…haiek guztiek beste film bat egitea lortu dute, baina Chiquik oraindik ez. Pena da, CARLOS CONTRA EL MUNDO ez da besteak baino hobea ala okerragoa eta…

Gaurko istorioa, langileen auzo batean, Malagan, eta filmaren onena bere protagonista da. hogeita hamarreko gaztea, bere etorkizunari buruzko idei argirik gabe. Bere familia eta lagunei gezurra esaten die, lan on bat daukala, baina bitartean beste bide batez dirua lortzen saiatzen da. Azken urtean lanaren gezurkeria hori zenbait filmetan ikusi dut errepikatuta, zuek ez?

Beno, kontua da kutsu berezia daukala zintak, gazi-gozo zaporea, bere aktoreak, Julian Villagranek, oso ondo emanda, gainera. EL BOLA, EL TRUCO DEL MANCO edo antzeko filmak gustukoak badituzue, hau ikusi ere.

CARLOS CONTRA EL MUNDO. Espainia, 2002. Zuz: Chiqui Carabante. Antzezleak: Julian Villagran, Victoria Mora, Juanma Lara.(Cameo)

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta