THE WRESTLER: aurtengo pertsonaia?

Mickey eta lagun bat

Bai, ondo hasi da 2009 estatu batuetar zinemarako, eta sorpresa onak hartzen ari naiz aretoetan. Darren Aronofsky-k egindako azken filma, adibidez, EL LUCHADOR (THE WRESTLER).

Zinemagile honen film guztiak gustoko ditut: PI, REQUIEM POR UN SUEÑO eta LA FUENTE DE LA VIDA (bai, hau ere bai, nahiz eta oso mespretxatuta izan). EL LUCHADOR izugarri gustatu zait ere, baina ez da besteak bezalakoa. Haiekin konparatuz, bere irudiak eta erritmoa sinpleagoak dira, leunak, beste “indie” film askoren antzekoak, bai, baina arima haundiagoz, benetakotasun haundiz.

Alde batetik, “wrestling” borrokaren mundua fintasunez agertzen da irudietan, bere heroi zahartuak, bere bigarren mailako txapelketak…Nahiz eta giro hau ez interesatzea, harrapatuko gaitu, benetan. Bestalde, protagonista dago, Mickey Rourke hori, bere bizitzarekin fikzioa nahasten. Berak eta zuzendariak aurtengo pertsonai duinena eta hunkigarriena sortzen dute, galtzailea baina oso ulergarria. Filmak bere akatsak badauzka ere, alabarekin erlazioaren mementoak, adibidez, baina guztiaren gainean zaila egingo zaigu tipo honen erretratua ahazteak. (Zer gertatuko da Clint Eastwood-en GRAN TORINOrekin? ikusiko dugu!)

 

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta