Zinemastea 2009 Gasteizen

La Buena Nueva

Otsail honetako 23tik 28ra ospatuko da Gasteizen Zinemastearen edizio berria, Kreak antolatuta. Beti bezala, iazko euskaldunek egindako filmak egongo dira ikusgai (LA BUENA NUEVA, LOS CRONOCRIMENES, LA CASA DE MI PADRE), baina aurten bere programazioaren aldaketa interesgarriak martxan jarraitzen du.

Euskaldunak ez diren filmak ikus egingo ditzakegu, baina kalitatezkoak dudarik gabe. Batzuk estreinaldiak izango dira Araban, UN LUGAR EN EL CINE, OF TIME AND THE CITY (Terence Davies), edo LUZ SILENCIOSA (Carlos Reygadas), besteak beste. Posible izango da ere UNAS FOTOS EN LA CIUDAD DE SILVIA ikustea, José Luis Guerinek egindako muntaketa berezia, zuzeneko musikarekin, Jeronimo Martin pianojolearen eskuz.

 Avance de PAGAFANTAS

Jende interesgarria etorriko da, beti bezala. Topaketa hauetan Aitzol Aramaio, Unai Elorriaga, Borja Cobeaga, Julian Lopez (hauek PAGAFANTAS filma iragartzeko) eta beste zinemagile batzuek hitz egingo dute bere lanari buruz. Gainera, aurten Zinemastearen 25. urteurrena dugu, eta horregatik TASIO, ALAS DE MARIPOSA, edo LA ARDILLA ROJA bezalako filmak programatu dira. Zenbait mahainguruk azken urte hauetako istorioa birpasatuko dute.

Programazioa osoa ikusteko, jo http://www.kreared.com/es/ helbidera.

 

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta