REVOLUTIONARY ROAD: hunkigarria

Bikote zoriontsua?

Lehenik, barkamena eskatu behar dut. Ez dakit norbait egongo den han kapoan irakurtzen ala ez, baina aspaldi ez dut blog hau eguneratu. Spam eraso handia sufritu nuen eta nire betebeharrek harrapatu naute azken hilabete hauetan. Saiatuko naiz konstanteagoa izaten, benetan.

Zerbait aitortu behar dut. Gero eta gutxiago joaten naiz zinema aretoetara, eta gero eta gehiago ikusten ditut filmak nire etxean, dvd-an argitaratzen direnean. Bai, nire denbora hobeto antolatzen dut horrela eta erosotasunaren menpe nago, aldaketa pertsonalen garai honetan.

Horregatik bereziki aipatu nahi dut gaurko filma. Hollywoodeko filmek gero eta gutxiago hunkitzen naute, baina Sam Mendesek lortu du honekin, REVOLUTIONARY ROAD. Ikusi baino lehen gauza ahulago baten zain nengoen, baina gustiz konbentzitu nau. Frustrazioen istorio bat, bai bikote barruan bai bakoitzat bere barne, gustiz intenporala. Forma aldetik, zine klasikoa izan daiteke, kirrinkarik gabe, baina gaurko ikusleak harrapatzen du halaber. Douglas Sirk-en dramak egiten duten moduan.

Filma AMERICAN BEAUTY baino ilunagoa da, ez dago lekurik umore edo ironiarako, eta dotoretasuna galdu gabe momentu hunkigarriez beteta dago, batez ere Kate Winslet-en pertsonaiari lotutak. Elkarrizketak arretaz eta plazerrez entzun behar dira eta nire kexu bakarra eroaren pertsonaiari dagokio (agian ez zen beharrezkoa kontzientziaren ahots hori hainbeste erabiltzea, baina tira…). Argitsua, sakona, REVOLUTIONARY ROAD filmak pena merezi du benetan. Agian dena ez dago galduta ikusle helduentzat Hollywood-en.

2 Comentarios

  1. Jon 18 de March de 2009 1:52 am

    Niri ere asko asko gustatu zitzaidan pelikula hau. Amaiera oso hunkigarria da eta… ONA! Gosariko sekuentzia famatua aurten zinean ikusi dudan gauzarik onenetakoa da onena ez bada. Asko gustatzen zait Leonardo Di Caprio makina berri horri buruz Winsleti hitz egiten ari zaionean, eta Winsleten jarrera, egoeraren absurdoa… puff! Horregatik bakarrik bada ere pelikula ikusteak pena merezi du, baina filma hori baino askoz gehiago da. Sam Mendesen eskua nabari da.

  2. Josemi Beltrán 18 de March de 2009 2:10 am

    Nik Winslet-en amaierako sekuentzia leiho aurrean aukeratzen dut…eta ez dut gehiago kontatuko, ikusi!

Publica una respuesta