HELLBOY 2: fantasia gehiago
 
Guillermo del Toro-k EL HOBBIT filmeen zuzendaria izatea merezi du. Eta gustatuko litzaidake berak STAR WARS-eko film modernoak zuzendu egitea ere, duda barik. Dastamen ona dauka mexicarrak irudi fantastikoak egiteko. Bere kreaturak eta munduak estetika zahar eta berriaren artean daude, orekatuta. Digital efektuak eta artisautza elkarrekin, 50 hamarkadako maisuari Ray Harryhausen-i omenaldiari egiten dio, eta gaurko publikoa txunditurik uzten du.
 
HELLBOY II: THE GOLDEN ARMY-k berriro egiaztatzen du ahalmen hura. Lehenengoa baino fantasia gehiago du, munstro gehiago…eta agian xarma gutxiago, baina tira! Gehiegi gustatzen ez zaidana “tv-comedy” tonua da. Aurrekoak ere umorea zeukan, baina graziak hemen nekagarriak izan daitezke. Gainera, egoera horiek pertsonai nagusia, Hellboy, pixkat arrunt bihurtzeari eusten diote, eta deabru bat dela kontuan hartuta…
Todavía no hay comentarios. Se el primero.
Publica una respuesta
