Niri ere gustatu zait: THE DARK KNIGHT

Komikizale bat naiz, eta superheroiekin gozatu nuen nire haurtzaroan. Gaur egun beste motatako komikiak ere irakurtzen ditut, eta zinemari dagokionez ez daukat herra handirik. Baina esan behar dut gero eta gutxiago joaten naizela aretoetara horrelako filmak ikustera. Marvel eta DC komiki konpainiek bere zinema saila daukate dagoeneko eta bere pertsonai-ondarea xurgatzen ari dira urtero, gehienetan berritasunik eskaini gabe. Bitxia da ikustea, adibidez, zuzendari edo talde batzuek superheroi bera baten bertsio desberdinak egiten. Hulk handiarekin gertatu da hori epe txiki batean, eta BATMAN BEGINS 2005ean berreskuratu zuen heroi hori, Christopher Nolan-en eskutik. Tim Burton eta Joel Schumacher-en ikuspegiak iraganean geratu dira, nahiz eta bere baloreak eduki.
BATMAN BEGINS film serioa zen, agian gehiegi, eta bere kontra pertsonaiaren hain ondo ezagutzen dugun jatorria berriro kontatzea zeukan. Gainontzeko istorioa ez zen oso ondo ulertzen, eta formalki bakarrik profesionaltasuna erakusten zuten irudiek. Horregatik, THE DARK KNIGHT, proposamen berria, askoz interesgarriagoa da, duda barik:
1. Entretenigarria, bai, baina serioa ere hartzen du bere burua. Ez du parodia edo omenaldia erabili behar. (Umore kolpe txikiak agertzen dira soilik pixkat erlaxatzeko).
2. Batman komikietan askotan kontatu diren istorioak erabiltzen ditu dastamen handiarekin, pertsonai desberdinak agertaraziz. Komikizaleei eta ez direnei gustatuko zaie, azkenak bere burua galdu gabe.
 
3. Zinemazaleek ikuskizun on bat aurkituko dute. Sekuentzia batzuk sekulakoak izan daitezke. Zuzendariak, Christopher Nolan-ek lortu du superheroien filmak, Scorsese-ren ustelkeri istorioak eta psikopaten generoa (zer da Joker?) lotzea. Tonu desberdinak orotasun armoniko bat eraikitzen.
THE DARK KNIGHT ez du Batman aurkeztu behar. Are gehiago, norbaitek esan du heroia gutxi agertzen dela. Batman-en istorioetan bera garrantzitsua da, baina maltzurrak ere, eta hiria, giroa…Kontua da film indartsua sortzea, eta egin du. Puntu altu batean bukatzen da eta urte hauetan egin diren superheroi filmen onenetariko bat da.
Todavía no hay comentarios. Se el primero.
Publica una respuesta
