John Ford bizirik

Roddy McDowall ate aurrean

Arestian berrikusi dut HOW GREEN WAS MY VALLEY (1941) eta, betiko emozioak sentitu eta gero, berriro pentsatu dut John Forden talentu handiari buruz, baita bere pentsamendu tradizionalistaren inguruan aspaldi dagoen eztabaidari buruz. Baina Forden filmak arte-lanak dira bere baloreak unibertsalak direlako, egin ziren garaia aldi berean kontuan hartuta eta ahaztuta.

QUE VERDE ERA MI VALLE

Film honek ez dauka istorio handirik. Familia erretratu bat da soilik, Galeseko meatzetan lan egiten duen familia xume bat. Bere lanaz harro, mugak gaindituz, urteak pasa, bere lotura sakonak galdu gabe. Ohiko moduan, Forden irudien barruan ez dago ezer soberan: ikuspuntua, mugaketa, pertsonaien kokapena, iraupena…Forma eta edukia harmonia perfektuan, ikuslearengan inpresioa sortzeko. Hau da zinemaren kontakizun klasikoa, bere eskuetan erraza ematen du, baina posiblea da gaur atzo bezala filmatzea? Zergatik ez? Benetan esan dezakegu ikusleak aldatu direla eta dagoeneko ez dutela horrelako istorioetan sinesten? Ez dut uste. Kontua da askok saiatzen direla imitatzen, eta ez dute inoiz unibertsal kutsu hura lortzen. Hori da maisuen ezaugarria.

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta