Los Cronocrimenes: Azkarra eta Freskua

Azkenik estreinatu da Nacho Vigalondok egindako lehen luzemetraia, ia ia 2 urte bukatutzat eman izana eta gero. Eta pena merezi du LOS CRONOCRIMENES ikusteak, benetan, suspentse argitsua gustoko izanez gero. Horregatik ere filma ez dago publiko guztientzako pentsatuta.
Vigalondok pelikula zerebral bat egin du, ondo filmatuta, erritmoarekin eta koherentea bere planteamendu zailarekin. Istorioari buruz ez dugu gehiegi kontatuko, hobe delako ikuslea ustekabean harrapatzea. Horrela gehiago gozatuko dugu proposamena, dudarik gabe ideia berri bat gaurko zineman, estatu mailan. Ez da harritzekoa Hollywood-eko ekoiz-etxe batek “remake” bat egiteko eskubideak erosi izana.
Baina, hura egiten bada, ez da Karra Elejalde ikusi bezala izango, ez. Gure aretoetan bere presentzia falta botatzen genuen, protagonista moduan. Eta Elejaldek estatuko aktore onenetariko bat dela frogatzen du, zergatik ez du film gehiago egingo? Bere naturaltasunak eta energiak kutsu berezi bat ematen diote pelikulari.
LOS CRONOCRIMENESek besaulkian erne egotea lortzen du, begiak mugitu gabe, xehetasunak ez galtzeko. Egin horrela, bestela amaiera ez duzue hainbeste estimatuko. CUBE, MEMENTO eta horrelako filmen zaleak bazarete, hau ikusi.
Todavía no hay comentarios. Se el primero.
Publica una respuesta
