Berpizkundea - De nuevo al ataque

Momiaren antzekoak

Baaaaaaaai. Denbora asko pasatu da, baina nire bizitzak aldaketak sufritu ditu. Orain Donostian nago lanean, eta azkenik lasaitasunez, mudantza guztiak egin ondoren. Garai berri honekin batera, bloga euskaraz egiteko erabakia hartu dut. Zergatik? Ba, zinemari buruzko bloga gehiegi aurkitu ez ditudalako gure hizkuntzan. Eta pena ematen dit, benetan.

Gauzak horrela, nahiz Atxaga bat ni ez izan, hobe beharrean ekingo diot lanari. Edukiari begira, jarraituko dut beste zinema batzuei arreta ematen: hemengoa eta europarra, batez ere. Edo, oro har, publizitatea handia ez daukanari. Bai aretoetan edo dvdan agertzen dena, eta beti ikuspuntu pertsonal batetik. Betikoei buruz komentatzeko blog asko daude, gehiegi, eta guztiok gauza berdinari buruz hitz egitea ez dauka graziarik, ezta?

Etorkizuneko akatsengatik barkamena eskatzen hasten da etapa berri hau. Ongi etorri eta zuen iritzien zain nago.

Todavía no hay comentarios. Se el primero.

Publica una respuesta